Julex Axpe umorez betetako Furgonologoa ikuskizunarekin iritsiko da ostiralean Irunera

Irungo Udaleko Kultura Sailak antolatuta, Julen Axpe Irunera iritsiko da ostiral honetan, abuztuaren 16an, “Furgonólogo” show arrakastatsua aurkezteko. Emanaldia 20:00etan izango da, Nagore Laffage parkean. Komiko gasteiztarrak, tonu umoretsuan, bere etxean, furgonetan, aspaldidanik gertatzen zaizkion pasadizo eta esperientzia dibertigarriak kontatuko ditu. Bakarrizketa gaztelaniaz eta doan izango da.

Julen Axpe

Julen Axpe bakarrizketaria euskalduna da eta 4 urte daramatza furgonetan bizitzen eta antzezten. Umore estilo hurbila eskaintzen du, non ondo pasatzeko gogoak eta giro ona ziurtatuta dauden.

Madrilgo Gran Vían eta Bartzelonan egin du denboraldia, antzoki handiak eta bere furgoneta-antzoki txikia tartekatuz; gurpildun antzerkiari ekiten dio.

Julen Axpe DZNEko esataria ere bada, eta telebistako hainbat saiotan kolaboratzaile gisa parte hartu du. Izan ere, 510.000 jarraitzaile baino gehiago ditu bere sare sozialetan, eta bertan kontatzen du bere egunerokotasuna eta nola den bakarrizketa eta furgoneta batean bizitzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude