Musika libre eta doan denentzat

Musikaren munduko enpresa handi batzuk kexu azaltzen dira, Internetetik jaitsitakoek eragiten dizkieten galerak direla eta. Alabaina, musika-talde eta kolektibo zenbaitek alderantziz dihardu, eta beren lanak Internetetik jaisteko aukera eskaintzen dute, promoziorako eta publikoarekin bat egiteko.

jamendo_logo_2600_710

Halako plataformen artean, jamendo.com da ezagunenetakoa. Jamendo musikazaleentzako sare sozial bat da: taldeek beren jarraitzaileekin harremanetan jartzeko era bat, kontzertuak, disko berriak eta halakoak jakinarazteko ez ezik, iritziak jasotzeko ere baliagarria.
Horren ordez, erabiltzaileek legalki eta doan jaits ditzakete gustuko dituzten kantak, baita beste sare sozialetan lagunekin banatu ere.

Jamendon ez dituzu musikaren industriaren izar handiak aurkituko, baina bai konpromiso handiko Jamendoeta diskografia ugariko artistak.
Bilatzaile bat ere badu, musika generoen arabera aurki-tzen lagunduko dizutenak: elektronikoa, reggaea, rocka, hip-hopa, metala, punka, jazza, diskoa, countrya…

Harreman pertsonalez, gomendioez eta deskargez gain, Jamendok on line irrati tematikoak ere badauzka, kantuak aukeratu beharrik gabe musika entzuteko parada ematen dizutenak. Zeuk hautatutakoak baino entzun nahi ez badituzu, berriz, zeure erreprodukzio-zerrenda pertsonalizatuak ere sor ditzakezu.

Musika entzuten hasteko, baduzu webean zuzenean sar-tzea; baina bene-benetan gozatu nahi baduzu, erabiltzaile-kontu bat ireki dezakezu zeure Facebook, Twitter edo Google profilean.

Pablo Moratinos
Marketing Online-ko aholkularia
3yMedia Comunicación Digital

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude