Asexora-T eta Konekta zerbitzuek María Blancoren ‘Ligoteoa Irunen’ bakarrizketa eta inprobisazio emanaldia antolatu dute apirilaren 18rako, datorren asteko ostegunerako. Emanaldia The Museum Oiasso tabernan egingo da eta arratsaldeko 19:30ean hasiko da. Jarduera doakoa izango da, beraz, edukiera bete arte jendea sartu ahalko da. Pintxoak ere eskainiko dira.
Umorearen eta bakarrizketen jarraitzaileentzat hitzordu barkaezina izango da, bereziki hiriarentzako prestatutako show esklusiboa izango baita. Barreak, txisteak eta inprobisazioa ziurtatuak daude. Edozein kontsulta egiteko deitu Konekta zerbitzuaren telefonora: 656794372.