Mi Dulce Guerrero elkarteak Zunbatoi solidarioa egingo du Uranzu frontoian apirilaren 14an

Mi Dulce Guerrero elkarteak Zunbatoi solidarioaren 3. edizioa antolatu du apirilaren 14rako, iganderako. Ekitaldiak 1. motako diabetesari aurka egiteko dirua bilduko du. Uranzu frontoian goiz osoan zehar ekintzak egingo dira.

Erritmo handiko jarduera dibertigarri eta osasungarri honetan familia osoak parte hartu ahalko du. Oparien zozketaz gain, aurten pertsonaia berri bat gehituko da ekitaldira. Mi Dulce Guerrero elkartearen maskota. Elkarteak maskotaren izena aukeratzeko laguntza eskatu du.

Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da, Uranzu frontoiko ateen irekierarekin eta elkarteko maskotaren photocall-arekin. Goizeko 10:20ean Zunbatoiaren aurkezpenari hasiera emango zaio. 10:30ean adin guztietako pertsonentzako Zumba saioa hasiko da, Soraya, Nai, Saioa eta Elena irakasleen eskutik. 12:30etik aurrera opariak zozketatuko dira. Azkenik, 13:00etan Zunbatoiari amaiera emango diote talde argazkia ateraz.

Ekitaldiaren bitartez bildutako diru guztiari esker, ikertzaileek 1. motako diabetesarentzako sendaketa aurkitzeko ikertzen jarraituko dute. Horrela, diabetesa duten haurrak berriro aske izan ahalko dira eta lehen zuten bezalako bizitza bat izan ahalko dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude