
Irungo urtarrileko kultur agendaren barruan, nabarmentzekoa da kontzertu bat: El Drogas, Amaia KZ, hilaren 29an, larunbatarekin. 19:00etan, abeslaria herrialde osoan barrena bere lan berriak (diskoa eta poema liburua) aurkezteko formatu akustikoan egiten ari den ‘El Drogas Akustik Fraktion’ biraren barruan.
Urtarrilaren 7an jarriko dira salgai sarrerak, 15 euroan, betiko lekuetan: Interneten, www.irun.org/entradas helbidean; turismo bulegoan, Luis Marianon; eta, sarrerarik geratzen bada betiere, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Amaia KZko txarteldegian.
Pandemiaren bilakaeraren arabera neurriak hartu edo aldatu ahal izateko esperoan, edukiera mugatuko da, indarrean dagoen araudiari jarraikiz. Berririk badago, betiko bideetatik jakinaraziko da.
Diskoa eta liburua
Enrique Villarrealek (Iruñea, 1959) berriro harritu gaitu, aldi berean poema eta idazki liburu bat eta oso disko pertsonal bat argitaratuta. Oraingoan, diskoan, bakarrik aritu da ia, oso laguntzaile gutxirekin, baina lagun onak aukeratu ditu prestatu duen bira akustikorako: zazpi musikari ere, abesti berri batzuez zein bere jardunbide osoko klasikoez osatutako errepertorioa interpretatzen. Honako hauek dira, hain zuzen ere:
Txus Maraví: gitarra akustikoa eta slide gitarra
Eugenio Aristu “Flako”: kontrabaxua, ahotsak eta gitarra akustikoa
Germán San Martín: teklatuak eta akordeoia
Selva Barón: ahotsak, harmonika eta perkusioa
Naiara Ruz: ahotsak eta perkusioa
Nahia Ojeta: perkusioa, gitarra akustikoa eta ahotsak
Enrique Villarreal “El Drogas”: ahotsa eta gitarra akustikoa