Hainbat aldaketa izan dira datozen egunetako kultur agendan Covid-19aren ondorioz

Pandemiaren egoerak, Lehendakariaren azken Dekretuaren ondoriozko neurriez gain, zenbait aldaketa eragin ditu egun hauetarako aurreikusitako jardueretan eta zerbitzuetan.

Bertan behera utzi da Kantujira

Alde batetik, kontratatutako taldean COVID kasu positiboak egoteagatik, bertan behera utzi da Kantujira. Ekitaldi hori gaur, abenduaren 30ean programatua zegoen, 18:30ean, San Juan plazatik abiatuta, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeko kideekin.

Oiasson bertan behera utzitako ekitaldiak

Gaur arratsaldean Oiasso Museoan egitekoa zen irakurketa dramatizatuen ekitaldia bertan behera geratu da, parte hartzaile batzuek ezin baitute parte hartu. Oiasso museoak Gabonetan eskaintzen dituen beste jarduera, tailer eta bisita gidatuek aurrera jarraitzen dute.

Ez da Gautxoririk izango

Abenduaren 31tik urtarrilaren 1era bitarteko gauetan ez dago Gautxoririk Gainerako asteburuetan (urtarrilaren 28ra arte) eta urtarrilaren 5ean (Errege bezpera) gaueko zerbitzua 2:00ak arte mantenduko da.

Aldaketak Kultur agendan

Bestalde, Lehendakariaren abenduaren 28ko Dekretuan ezarritako edukiera mugei jarraiki, kultura ekitaldietarako barne barrutietako edukiera % 60 mugatu da. Horrek esan nahi du Amaia Kultur Zentroak 340 jarlekuko edukiera duela.

Hori dela eta, Irungo Udalak erabaki du ondoren aipatzen diren kultura ekitaldiak bertan behera uztea. Erosteko erabilitako bide beretik itzuliko da sarreren dirua. Internet bidez erositako sarrerak: automatikoki itzuliko da dirua, eta Turismo Bulegoan erositakoetan, bulegoan bertan itzuliko da, erosketaren frogagiria, sarrera eta erosketa egiteko erabilitako txartela aurkeztu ondoren, eta bulegoan bertan dokumentu bat beteta (ohiko bideetatik jakinaraziko da noiz egingo diren diru itzulketak).

Honako hauek dira eragindako ikuskizunak:

– Urtarrilaren 7an, 19:00etan, programatua zegoen JANDRO magoaren “Descabellado” obra bertan behera geratu da. Ekitaldi hori otsailaren 4an izango da, 20:00etan.

– Urtarrilaren 22an, 16:00etan eta 18:30ean programatua zegoen Pirritx, Porrotx eta Marimotots, “Kuikui” ikuskizunarekin bertan behera geratu da. Emanaldiak urtarrilaren 22an izango dira, 15:30ean eta 18:00etan.

– Irungo KANKA Antzerki Elkartea, urtarrilaren 30erako programatua zegoan “20 y tantos en cada pata” obrarekin. Gonbidapenak dituen ikuskizuna denez, haiek eraginik gabe geratu dira. Emanaldia urtarrilaren 30ean izango da, bi saiotan, 17:00etan eta 20:00etan.

Sarrera berriak eta gonbidapenak urtarrilaren 11ko 10:00etatik aurrera jarriko dira salgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude