Martindozenea gaztelekuak prograbazio bereziarekin hasiko du urtea

Irungo Gazteria Zerbitzuak antolatuta, 10 jarduera berrik baino gehiagok osatzen dute Irungo Martindozenea Gaztelekuaren programa. Datorren astelehenean, urtarrilak 10, hasiko da kirol eskola batekin eta urtarrilaren 31ra arte luzatuko da.

Hilabete osoan zehar, 12 eta 17 urte bitarteko gazteek aisialdiko jardueren programazio zabala eta askotarikoa izango dute, hala nola bizikleta konpontzeko tailerra, osasuntsuago jateko sukaldaritza ikastaroa edo kirol eskolak. Gainera, Artia Gaztelekuaren inaugurazioa dela eta, larunbatean, urtarrilak 21, bisita gidatua egingo da zentrora.

Santi Jimenez Gazteriako ordezkariak azaldu du, “Artiako gazteleku berriak gazteei eskainiko dizkiegun aisialdirako aukerak ugaritzen ditu, beren beharretara egokitutako instalazio berriak dira, eta, lehenik eta behin, hilabete honetako ate ireki hauetarako gonbidapenaren berri izatea nahi dugu”.

Kontsultatu programazio osoa hemen

Izena eman nahi izanez gero, 943636826 telefonora deituz, 690706471 telefonora WhatsApp bat bidaliz edo gazteleku@irun.org helbidera mezu bat idatziz egin dezakezu.

Gazteleku Martindozenea

Gaztelekuan aisialdiko eta hezkuntzako hainbat jarduera egiten dira, parte-hartzaileak eta aktiboak, gazteei zuzenduak. Gaztelekuaren helburu nagusia da nerabe eta gazteentzat erreferentziazko gune eta baliabide izatea, haien nahiei eta kezkei erantzun ahal izateko, aisialdi alternatibo, sozioedukatibo, produktibo eta parte-hartzailerako gune bat eskainiz. Parte-hartzaileekiko entzute aktiboa mantentzen da beti, jardueren eskaintza gazteen behar eta nahietara egokitu ahal izateko. Zerbitzua hiru hezitzailek koordinatzen eta kudeatzen dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude