Eraiki Dantza Taldea otsailaren 12an Irunen ospatuko den Iñudeen eta Artzaien konpartsa antolatzen hasi da dagoeneko. Desfilearen nondik norakoak zehazteko asmoz, taldeak bilera bat egingo du urtarrilaren 8an Behobiako auzo elkartean eguerdiko 12:00etan. Bertan, dantzariek Eraiki taldeak antolatutako ekitaldian izena emateko aukera izango dute eta konpartsa osatzen duten pertsonaiak banatuko dira.
Iñudeen eta Artzaien eguna otsailaren 12an, larunbatean, ospatuko da aurten Irunen, ohiko moduan, Inauterien aurreko igandean. Urtero moduan, Irungo kale nagusiak zeharkatzen dituen desfile honetan adin guztietako dantzariek parte hartu ahalko dute.
Iñude eta artzaiak ez dira desfileko pertsonai bakarrak izango. Izan ere, medikuak, erizainak, apaizak, alkateak, baserritarrak eta bestelako pertsonai osagarriak ere ezinbestekoak baitira. Urtarrilaren 8ko bileran konpartsan izena emateko epea irekiko da eta inskripzioa desfilean parte hartzeko interesa duten pertsona guztientzat zabalik egongo da, bai pertsonai zein dantzari gisa.