Txingudi Echemar Alai taldeak bere lehenengo txpelketan parte hartuko du urtarrilaren 7an, larunbatean. Eskubaloi txapelketa Barakaldoko lehenengo eskubaloi egokituko topaketa izango da. Bertan hiru talde lehiatuko dira: Barakaldoko taldeko egokitua, Valladolideko Inclusport eta Bidasoaldeko Txingudi Echemar Alai taldea.
Txapelketa goizeko 10:00etan hasiko da eta eguerdiko 14.00etan amaituko da. Lasesarre kiroldegian jokatuko dira partiduak.