Molino errepidea itxiko da trenbide-sareko hirugarren haria eraikitzeko obren ondorioz

Adifek Irungo Udalari jakinarazi dio Astigarraga eta Irun artean zabalera estandarra (hirugarren haria) ezartzeko obren esparruan, lanak hasiko direla eta Katea auzoko, Elizatxo hiribideko eta Molino errepideko inguruak ukituko dituela.

Obrak hiru fasetan egingo dira, eta haietako lehena datorren astelehenean, azaroaren 6an, hasiko da. Horregatik, Molino errepidea itxi egin behar da Elizatxo hiribideko sarbidean. Bide hori ez da itxiko Letxunborro hiribidetiko sarbidean. Molino errepidearen zati hori urte-amaiera arte itxita egongo dela aurreikusten da. Hona proiektuko hiru faseak:

  • 1. Fasea: urte-amaiera arte. Zirkulazioa moztuko da Molino errepidean.
  • 2. Fasea: 2024ko otsailaren 1era arte. Zirkulazioa moztuko da Elizatxo hiribidean, Donostiarako irteeran.
  • 3. Fasea: 2024ko otsailaren 10era arte. Zirkulazio guztia moztuko da Elizatxo hiribidean. Zirkulazioa irekiko da Molino errepidean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude