Gaurko Andreak elkartean pelbis-zoruaren zainketaren garrantziaz mintzatuko dira bihar

Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkarteak emakumeengan pelbis-zoruaren zainketak duen garrantziaz hitz egiteko hitzaldia antolatu du. Bihar, urtarrilaren 11n, Lucía Nietok gidatutako hitzaldia izango da. Hitzaldia Gaurko Andreak elkartearen egoitzan egingo da 19:00etik 20:30era eta sarrera librea izango da.

Lucía Nieto soziologoa (USAL) da eta ikasketa feministetako eta genero indarkerietako masterra (EHU) du. Gainera, ikertzailea, aktibista feminista eta prostituzio eta sexu indarkeria sentsibilizatzeko eta prebenitzeko tailer eta ikastaroetan espezializatua dago. Hortaz gain, Emargiren sortzailea ere bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude