Gaur arratsaldean inauguratuko da “Genero indarkeriaren seme-alabak” erakusketa Emakumeen Etxean

Gaur arratsaldean, azaroaren 20an, inauguratuko da “Genero indarkeriaren seme-alabak” izeneko erakusketa. Gaurko Andreak Berdintasunaren aldeko elkarteak azaroaren 25aren inguruan antolatutako ekintzetako bat izango da. Inaugurazio ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da Istillaga plazan kokatutako Irun Emakumeen Etxean.

Erakusketa azaroaren 20tik 30era arte bisitatu ahalko da. Alanna elkarteak antolatutako erakusketa da. Erakusketan biltzen diren marrazkiak indarkeria matxistaren biktimak izan diren haurrengatik eginak izan dira eta marrazkiek etxean bizitako egoeraren gogortasuna islatzen dute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude