Gaurko Andreak elkarteak jardunaldi bat antolatu du genero indarkeria pairatu duten emakumeei laguntza eskaintzeko dirua biltzeko

Gaurko Andreak elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu larunbaterako, irailaren 16rako. Jardunaldiaren helburua genero indarkeria pairatu duten emakumeei laguntza juridikoa eta psikologikoa eskaini ahal izateko dirua biltzea da. Antolatutako ekintzak elkartearen egoitzan egingo dira, Irungo Kale Nagusian. Ekintzak goizeko 11:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00ak arte luzatuko dira.

Gaurko Andreak berdintasunaren aldeko elkarteak askotariko ekintzak proposatzen ditu larunbaterako: tonbola, mindfulness-saioa, kontzertua, yoga eta emakume artisauen azoka. Ekintzetan parte hartzeko 4 euro ordaindu beharko dira eta irabaziak genero indarkeria jasan duten emakumeei laguntza psikologikoa eta juridikoa emateko erabiliko dira. Ekintzetan izena emateko gaurkoandreak.irun@gmail.com helbidera edo elkartearen Instagram kontura mezu bat bidali beharko da.

Hauek dira larunbatean zehar egingo diren ekintzak:

  • 11:00etatik 12:00etara Mindfulfulness tailerra Amaia Urietarekin
  • 12.30etik 13.30era Biodantza Maribi Francorekin
  • 17.30etik 18.30era Yoga Sol de Lotorekin
  • 18:30etatik aurrera zuzeneko musika eta oparien zozketa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude