Igande honetan hasiko da Gabonetako argietarako kableatuaren instalazioa

Irungo Udaleko Bide Publikoko arlotik jakinarazi dutenez, igande honetan, irailaren 17an, hasiko dira Gabonetako kableak jartzeko lanak. Muntaia gaueko ordutegian egingo da, 22:00etatik hasita 06:00ak bitarte. Kableatu osoa instalatu ondoren, urriaren 15etik aurrera, Gabonetako dekorazio guztia jarriko da hiri osoan zehar.

Gainera, Bide Publikotik adierazi dutenez, datozen egunetan, udalerriko bizilagunek gutun bat jasoko dute, instalazio horren ondorioz kaltetuak izan daitezkeen atariei buruzko informazio guztiarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude