Gabonetako argiak abenduaren 4ean piztuko dira Irunen

Gabonetako argiak abenduaren 4ean piztuko dira Irunen. Aurten, ordea, osasun krisialdiaren murriztapenen ondorioz, ez da aurreko urteetan argiak pizteko antolatu ohi den ekitaldia ospatuko. Argiek urtarrilaren 6ra arte egunero arratsaldeko 17:30etatik aurrera apainduko dituzte hiriko kaleak.

Azken asteetan zehar Gabonetan zehar hiriko kaleak apainduko dituzten argien kable-sare elektrikoa instalatu eta elementu apaingarriak ipini dira. Urtero bezala, hiriko erdigunea eta merkataritza-guneak apaintzeaz gainera, Gabonetako argiztapena hiriko auzo guztietara iritsiko da. Guztira, 284 Gabonetako apaingarri izango dira Gabonetan zehar hiria apainduko duten elemntuak: 88 arku, kale-argiak apaintzeko 177 unitate eta biribilgune eta espazio berezietan ipiniko diren 19 argi-multzo.

Era berean, erabilitako materialek energia-efizientzia eta kontsumo elektrikoaren murriztapena ahalbidetzen dute. Horretarako, gutxiago kontaminatzen duten sistemak erabiltzen dira, hala nola, LED motako teknologiari lehentasuna emanez (bonbilla txikiak, hari-argiduna lanparak, etab.).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude