Txingudi Errugbi Klubak atzo klubaren 50. urteurreneko liburua aurkeztu zuen. Klubak 50. urteurrena ospatzeko antolatzen dituen ekitaldien edukiak biltzen ditu liburuak, baita urtero argitaratzen den aldizkariak biltzen duen informazioa ere.
Egindako lanari eta lortutako kalitateari balioa eman nahi izan zaie. Hala ere, jarri zaion prezioa sinbolikoa da eta 5 € bakarrik ordainduta egongo da salgai. Oraingoz, 2 puntutan jarriko da salgai. Bata Irunen eta bestea Hondarribian. Irunen Galarz kioskoan egongo da eskuragarri, Fermin Calbetón kaleko 5ean. Eta Hondarribian Txiplao 8ko Done Pedro Kofradian.
50. urteurrenean antolatutako jarduera guztien artean, aurkezpenean nabarmendu dira klubaren sortzaileekin antolatu zen bazkaria eta Irunen zein Hondarribian antolatu zen festa, datozen urteetan mantendu nahi diren jaiak.
Aurkezleak Iñigo Aizpurua eta Iñigo Camarero, klubeko zuzendaritza batzordeko kideak, eta Xabier Gezala, liburuko testuen erredaktorea izan ziren .Arrazoi desberdinegatik, Iñaki Alberdi, klubeko lehendakaria, eta Judas Arrieta, liburuaren diseinatzailea eta maketatzailea ezin izan ziren aurkezpenera azaldu. Aurkezpenean azaldu zutenez, momentu honetan errugbiaren praktika mugatuta dagoenez, liburua argitaratu nahi izan dute, eskualdean errugbiaren kirola maite duten guztiek eta haien familiek entretenituta eta klubarekin nolabaiteko lotura izaten jarraitu dezaten.