Zaisa Txingudi errugbi taldea emaitzak hobetzen ahaleginduko da denboraldiaren bigarren zatian

Txingudi errugbi klubak urtarrrilaren 11eko 16:00etan Getxoren kontrako partidua jokatu zuen Plaiaundin. Gabonetako geldialdiaren ostean klubak jokatu duen lehen partidua izan da. Txingudiko taldeak bizkaitarren kontrako partidua galdu zuen. Bizkaiako lurretan jokatutako joaneko partidan Txingudiko taldeak ez zuen zortea bere alde eduki , izan ere, alde handiagoarekin galdu baitzuten partidua, zehazki, 39 puntuetako diferentziarekin.

Urtarrilaren 11ko partiduan Zaisa Txingudiko jokalariek 16 puntu sartu zituzten markagailuan Getxoko taldekoek lortutako 21 puntuen atzetik. Hala ere, Iñigo camarero klubeko ordezkariak adierazi zuen, “garaipena lortu ez arren, sentsazio positiboak izan genituen partiduan zehar”. Izan ere, Getxoren aurka jokatutako lehen partiduan bi taldeen arteko aldea handiagoa izan zen. Plaiundiko lurretan, aldiz, Txingudiko mutilak partiduaren lehen zati gehienean nagusi izatea lortu zuten, horrela, aurkariari irabazteko aukera gertuago ikusiz. Hala ere, azken momentuak garaipena eskuratzeko aukerak irundarren eskuetatik ihes egin zuen.

“Garaipena lortu ez arren, sentsazio positiboak izan genituen partiduan zehar”

Iñigo Camarero, Txingudi Errugbi Klubeko ordezkaria

Getxoko taldea ez da aurkari erraza Zaisa Txingudi errugbi klubeko jokalarientzat, izan ere, denboraldia azken sailkapeneko lehen postuen artea amaitzeko helburua duen taldeetako bat baita. Hala ere, egia da jokalari bizkaitarrek partiduak etxetik kanpo jokatzen dituztenean joko maila baxuagoa izan ohi dela Txingudi Errugbi klubetik azaldu dutenez.

Gabonetako geldialdiaren ostean, Zaisa Txingudi taldeak denboraldiaren lehen zatian bajan amaitu zuten hainbat jokalari berreskuratzeko aukera izan du. Lesioak senda-tzearekin batera, taldera itzuli diren jokalariek taldera indar berriak ekarri dituztela nabaritu da denboraldiko bigarren erdiko erronkei aurre egiteko. Hala ere, Iñigo Camarero klubeko ordezkariaren hitzetan, oraindik denbora gehiago beharko da taldera batu diren jokalari berriek eman dezaketen guztia ikusteko. Gainera, Zaisa Txingudiko taldera batzeko asmoarekin dabilen jokalari berri bat dagoela aurreratu du Iñigo Kamarerok eta, beraz, baliteke hemendik gutxira jokalarien arten aurpegi beri bat ikustea.

Denboraldi amaieraren mamua
Txapelketaren amaierara begira, sailkapenaren azken postua gelditzen den taldeak azpiko kategoriara behera egingo du. Sailkapenean azkenaurreko postuan sailka-tzen denak, aldiz, promoziozko partidua jokatuko du Euskal Ligako bigarren dibisioko bigarren sailkatuaren kontra. Txingudiko taldeak sailkapeneko azken postu horiek saihestea izango du helburu denboraldi amaierara begira eta, horretarako, Gernika eta Elorrio bezalako taldeen aurrea hartzeko modua bilatzen saiatuko da, talde horiekiko puntu desberdintasuna txikiagoa baita.

Hortaz, emaitzak hobetzeko helburu orokor horren barruan, Zaisa Txingudi taldea denboraldiaren bigarren erdian indartsuago ibiltzea espero du. Horretarako, Iñigo Camarerok azaldu duenez, “denboraldiaren bigarren zatian serioago jokatzen ahaleginduko gara”. Zentzu horretan, entrenamenduetan zein partiduetan kontzentrazioa ez galtzea izango da talde irundarrak jarraituko duen estrategia. Momentuz, Zaisa Txingudi taldearen hurrengo hitzordua urtarrilaren 18an izango da Durangoko lurretan.

Oroimenerako minutua
Urtarrilaren 11keko partidua hasi aurretik, klubeko jokalari ohi izandako Manu Taberna gogoratzeko isiltasun minutu bat mantendu zen, ustekabean urtarrilaren 5ean zendu baitzen. Zaisa Txingudi klubeko familiak tamalez jaso zuen albistea eta haien doluminak eman nahi izan dizkio jokalari ohiaren senide eta lagunei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude