Eguerdi On izeneko topaketetan hilero eskualdeko pertsona ekintzaileak biltzen dira, euren artean komunitatea sortzeko helburuarekin. Orain arte Irun eta Hondarribian antolatutako bilerek izandako arrakasta ikusita, 2020. urtean zehar ekintzaileen arteko topaketak antolatzen jarraitzea erabaki du Bidasoa Bizirik elkarteak.
“Bizi Dantza” ikuskizuna Pirritx, Porrotx eta Marimoto-tsen eskutik iritsiko da otsailaren 8an Irunera. Euskal Herriko bazter guztietan kokatutako hiri eta herrietan ibili ostean, bi emanaldi eskainiko dituzten egun berean Amaia Kultur Zentroan. Dantza da pailazoen euskarazko emanaldi berri honetako ardatza.
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek bi emaldi eskeiniko dituzte otsailaren 8an Irungo Amaia Kultur Zentroan. Arratsaldeko lehenengo emanaldia 16:00etan hasiko da eta, bigarrena, berriz, 18:30etan. Irunen egingo diren ikuskizunetaz gozatzeko sarrerak 4,40 eurotan salduko dira. Sarrerak internet bidez Amaia Kultur Zentroaren webgunean sarreren salmentara bideratutako estekan edo Irungo Turismo bulegoan erosteko aukera egongo da. Hortaz gain, emanaldiaren egunean bertan antzokiaren lehiatilan ere saldu gabe dauden sarrerak salgai jarriko dira.
“Bizi Dantza”
Bizi Dantza emanldian euskal pailazoek lurra sortu zen unetik bertatik, lurra bere buruaren eta eguzkiaren inguruan dantzan dabilela azalduko diete etxeko txikiei. Hortaz gain, animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, inguruan dantza dabiltzala ikusteko aukera izango dute.
Hortaz gain, gizakien izaeran ere, animalien antzera, dantza oinarrizko zerbait dela erakutsi nahi da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldi berrian, izan ere, ikuskizunaren sinopsiak azaltzen duenez, “hitzaren jabe izan aurretik datzatzen gara”. Era honetan, dantzaren bitartez sentimeduak erakusteaz gainera, bertako kultura ospatu eta errituak berritzen ditu mugimenduak. Bera, “Bizi Dantza” emanaldiak etxeko kide guztiak dantza jarriko ditu.