Gabonetan zehar zenbait udal zerbitzuk harrera ordutegi bereziak izango dute

Datozen egunetan zehar, jarraian aipatzen diren udal zerbitzuek hiritarrei zuzendutako harrera ordutegi bereziak izango dituzte Gabonetan:

HAZ (aurretiazko hitzorduarekin):

Jai egun ofizialetan zerbitzua itxita egongo da, hau da, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6ean.

Abenduaren 24 eta 31ean zerbitzua goizeko 8:30etatik 14:00etara martxan egongo da.

Abenduaren 26ean, larunbata, zerbitzua itxita egongo da.

Urtarrilaren 2an, larunbata, zerbitzua itxita egongo da.

Urtarrilaren 5an, goizeko 8:30etatik 14:00etara zerbitzua martxan egongo da.

010:

 Jai egun ofizialetan zerbitzua itxita egongo da, hau da, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6ean.

Abenduaren 24 eta 31ean zerbitzua goizeko 8:00etatik 14:00etara martxan egongo da.

Urtarrilak 5, asteartea, zerbitzua goizeko 8:00etatik 14:00etara martxan egongo da.

Gainontzeko egunetan ohiko ordutegian lan egingo da.

Azken Portu eta Artaleku kiroldegiak: Urtarrilaren 6a iritsi arte, Gabonetako egunetan zehar kiroldegien ordutegi berezia honakoa izango da: Abenduaren 24 eta 31ean eta urtarrilaren 6ean goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara irekiko dira kiroldegiak. Abenduaren 25 eta urtarrilaren 1ean, aldiz, kiroldegiak itxita egongo dira. Artalekuren kasuna, igerilekuko mantentze lanak direla medio, igerilekuak abenduaren 28tik 31era itxiko dira. Abenduaren 29an, berriz, Artalekuko instalakuntza guztiak itxiko dira, goizeko 8:00etatik 14:00ak arte lanean egongo de harrera zerbitzua izan ezik.

 

CBA Kultur-gunea: Abenduaren 24 eta 31ean liburutegia goizeko 9:00etatik 13:00etara zabalik egongo da. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6ean, berriz, liburutegia itxita egongo da. Abenduaren 26 eta urtarrilaren 2an ikasketa gela irekiko da bakarrik goizeko 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 20:00etara. Azkenik, abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an ikasketa gela irekiko da bakarrik goizeko 9:00etatik 13:00etara.

 

Menchu Gal erakusketa aretoa: Aretoa abenduaren 24, 25 eta 31ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da. Abenduaren 23, 29 eta 30ean (astearte eta asteazken) irekiko da arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara. Ohiko ordutegia urtarrilaren 8tik aurrera berreskuratuko da, ostirala. Jesús María Cormánen erakusketa bisitatu daiteke orain.

Diru-bilketa bulegoa: Jai egunetan itxita egongo da, abenduaren 24 eta 31az gainera. Gainontzeko egunetan, ordutegia ohikoa izango da, hau da, goizeko 8:30etatik 14:00etara eta larunbatetan 8:00etatik 12:00etara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude