Udal egutegiko azken aleak Gabonetako Azokaren atarian eskuratu ahalko dira biharko arratsaldetik aurrera

Dagoeneko udal egutegiaren ale gehienak banatu badira ere, banatzeko dauden egutegi aleak biharko arratsaldeko 17:00etatik aurrera eskuratu ahalko dira Zabaltza plazako Gabonetako Azokaren sarreran. Izakinak amaitu arte banatuko dira udal  egutegiak. Guztira, 2021eko udal egutegiaren 11.000 ale inprimatu dira. Egutegien banaketa aurreko ostiralean hasi zen.

Irungo Argazkilaritza Elkartearen eskutik, Irungo Udalak 2021. urteko egutegia kaleratu du. Beste urte batez, egutegia hiritarrek bidalitako argazkiekin osatu da. Zentzu horretan, aurten irundarrei hiriko kaleak jende eta bizitzaz beterik erakusten zuten argazkiak bidaltzea eskatu zaie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude