Gaur egun, osasun agintariek COVID-19ari aurre egiteko ezarritako osasun eta segurtasun neurriak betearaztea da Udaltzaingoaren egitekoetako bat, eta, horretarako, udaltzainak kale, plaza eta parkeetan ibiltzen dira, herritarrei araudia gogorarazteko eta neurriak betetzen direla kontrolatzeko, botila festarik ez egiteko eta, dagokionean, zigor proposamenak egiteko.
Joan den astean, azaroaren 19tik 25era bitartean, udaltzainek hainbat jarduketa egin zituzten Irunen, eta, tartean, aipatzekoa da 64 salaketa jarri zituztela Osasuneko sailburuaren indarreko aginduak urratzeagatik. Zehazki, 27 akta hasi zituzten maskararen erabilerari buruzko araudia ez betetzeagatik; hamar zirkulazio askatasunaren, ordutegien eta jende bileren murrizketak ez errespetatzeagatik; hamazazpi kirolean taldean eta beharrezkoak ziren neurriak hartu gabe aritzeagatik; bederatzi bide publikoan alkohola kontsumitzeagatik; eta bat espazio publikoan distantzia gorde gabe erretzeagatik.