Izen-ematea Irungo Udalaren webgunearen bitartez egin ahalko da azaroaren 16tik 18ra
Gazteria arloak jakinarazi duenez, azaroaren 20an, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, online egingo den hitzaldia antolatu du GazteARTEanek. Hizlariak Kami Mateo eta Bei M. Muñoz. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasi eta 20:30etan amaituko da.
Hitzaldian parte hartzeko interesa duten pertsonek azaroaren 16 eta 18aren artean egin beharko dute izen-ematea. Guztira, 50 parte hartzaileentzako lekua egongo da eta hitzaldia Zoom plataformaren bitartez egingo da.
Hitzaldiaren deskribapena
Kamy Mateo eta Bei.B Muñoz haurtzaro adituen bitartez, munduko haurtzaro eskubideen inguruko ibilbidea egingo dugu, familia, agente edo pertsona bakoitzak testuinguru honetan haurren eskubideen betekizuna bermatzeko dauzkan erantzukizunak ikusteko.
Konbentziotik harago, bi adituen esperientziak urrutiago joateko aukera eskainiko du. Horrela, haurtzaroan tratu ona eta gizartearen erdialdean haurtzaroari espazio bat eskaintzearen garrantziaren inguruan arituko dira adituak, haurrak kalitate, presentzia eta kontzientziaz laguntzearen garrantziaz hitz egiteko .
Hitzaldia bi adituen arteko elkarrizketa izango da, entzuleen ekarpenak irakurri eta partekatzeko aukera izango dutelarik.