Udalak haize denboraleak eragindako kalteen balorazioa egin du

Asteburuan zehar haize ufada gogorrek hainbat intzidentzia eragin dituzte hirian, gertakari gehienak zuhaitzen erorketa, eraikin edo bide publikoetako elementuen erosketarekin loturik egon direlarik. Udaltzaingo eta Babes Zibileko agenteek, gau honetan zehar martxan egon den boluntario taldearen bitartez, hiritarren dei eta abisuak erantzun dituzte.

Asteburuko gertakari aipagarrienak Nafarroa etorbidean, Colón pasealekuan eta Bidasoa auzoan gertatutako zuhaitzen erorketak izan dira. Hortaz gain, haize denboralearen eraginez Fermín Calbetón kalean obra-hesiak eta Victoriano Juaristin fatxada zatiak erori dira. Gainera, hiriko toki desberdinetan kokatutako zenbait kale-argi, trafiko seinale edo publizitate kartelek kalteak izan dituzte. Udalak erregistratutako gertaeretan ez da kalte pertsonalik izan. Era berean, haize ufada indartsuek haien lekuetatik mugitutako zakarrontzi ugari berriro jatorrizko lekuan ipintzea beharrezkoa izan da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude