GazteARTEan programak Cliché talde irundarraren zuzeneko emanaldia antolatu du ostiral honetarako

Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da @Gazteartean_irun Instagram kontuan

Irungo Gazteria arloak jakinarazi duenez gaur, maiatzak 22, arratsaldeko 18:00etan Cliché talde irundarrak kontzertua eskainiko du @Gazteartean_irun Instagram profilean.

Cliché Asier Piera abeslaria Rubén de la Iglesia gitarra-jolea eta Ander Sáenz perkusionistak osatutako talde da, beste abeslarien abestien bertsioak abesti propioekin tartekatzen dituena. Maiatzaren 1ean Irungo Kultura arloak antolatutako #IrunZuzeneanEtxean ekimenean parte hartu zuten, on-line bidezko zuzeneko emanaldien bitartez hiriko artisten talentua sustatzeko.

Ehun ekintza inguru

Ekimen honen bitartez Gazteria arloak konfinamenduan zehar sare sozialen bitartez eskainitako azken zuzeneko emanaldia izango da. Hala ere, Gazteartean programak momentuko egoerara egokitu diren gainontzeko ekitaldiak mantentzeko ahalegina egingo da, hau da, familia, haur, nerabe eta gazteei zuzendutako ekintzak. Ekimen horiek hiritarrak entretenitu eta dibertitzeaz gainera, kezkak , zalantza eta beharrak erantzuteko ere baliagarriak izan dira. Gaurko egunera arte ehun jarduera inguru proposatu dira, horien artean, zuzeneko musika emanaldiak, Gaztelekuko arduradunekin egindako bideo-deiak edo “Familia Ta Lagun” programako tailerrak nabarmentzen direlarik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude