Euskaraldiaren girotze-programazioaren barnean Bidasoaldeko sortzaileekin solasaldia antolatu da urriaren 30erako. Solasaldia Amaia Kultur Zentroko hitzaldi aretoan egingo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. COVID-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak direla eta ekitaldiak aforo mugatua izango du. Hortaz, aurretiaz irun@euskaraldia.eus helbide elektronikora idatziz edo 647 97 58 85 telefono zenbakira deituz ekintzan izena ematea beharrezkoa izango da.
Azaroaren 20tik abenduaren 4era egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioa hasi aurretik, Irunen ariketa sozialean parte hartzeko motorrak berotzen hasi da. Girotze-programaren barnean aurreikusitako lehen ekintza izango da eta Jorge Gimenez, Pello Otxoteko, Maite Darceles eta Ainara Maia sortzaileen arteko solasaldia izango da. Solasaldian Bidasoaldeko literatur sortzaileen lehen esperientzia eta egun literaturgintzak eskualdean bizi duen egoeraren inguruan gogoeta egingo da.