Irun Ekintza sarien V. edizioko irabazleek haien sariak jaso dituzte. Azaroaren 22an Ficobako hallean egin zen sari-banaketa. Sari hauen bitartez Irun Ekintzan ekimenak enpresa irundarren berrikuntza goraipatu nahi du.
Irungo Hiri Bultzadarako arloak antolatutako norgehiagoka honetan 4 izan ziren enpresa edo pertsona ekintzaile sarituak. Railtek Ingenieria Industrial enpresak 20 langile baino gehiagoko kategoriako saria irabazi zuen, 3R3D Technology Materials 20 langile baino gutxiagoko enpresaren saria eskuratu zuen bitartean. Prim Erreabilitazio Zentroak, berriz, zerbitzuen kategorian nagusitu zen. Azkenik, Iker Velasco gazte irundarrarentzat izan zen Ideia Berritzaile Onenaren saria.
Irun Ekintzan sarien antolaketaren bitartez bertako enpresa ekintzaileen esfortzu errekonozitzea bilatzen da, berritzaileak diren proiektuak martxan jartzeko adorea saritzeko. Guztira, 15 izan dira lehiaketaren edizio berri honetara aukeztutako proiektuak. Epaimahaia, berriz, berrikuntza eta enpresen munduarekiko ezagutza zabalak dauzkaten aditu eta Irun Ekintza sarietan ezagunak diren aurpegiez osaturik egon da. Ylenia Benito kazetariak aurkeztu zuen sari-banaketa eta ekitaldiak aurreko edizioetan sariak jaso zituzten enpresetako ordezkariak bildu zituen.