Alarma egoeraren aurrean Udal Gobernuak neurri berriak hartu ditu

AlarmaEgoera ezarri ondoren, Udal Gobernuak neurri berriak hartu ditu Koronabirusaren zabalkundea gelditzeko. Neurri berri horiek hiriko autobus zerbitzuaren ordutegian, TAO zerbitzuan eta karga eta deskarga guneen funtzionamenduan aldaketak eragingo dituzte.

Autobus Zerbitzua

Udal Gobernuak hartutako neurri berrien harira, L1 eta L2 linietan aldaketak egongo dira. L1 zerbitzuak, adibidez, %50ean murriztuko ditu bidai kopuruak. Horrela, astelehenetik larunbatera L1-eko autobusek 30 minutuko maiztasuna izango dute. Goizeko lehen irteera goizeko 6:00etan egingo da eta, larunbatetan, berriz, goizeko 7:00tan. Azken autobusak, ordea, gaueko 22:30etan eskainiko dute eguneko azken zerbitzua. Igande eta jaiegunetan maiztasuna ordu batekoa izango da, lehen irteera Zaisatik 7:00etan eta Ospitaletik 7:30etan egingo direlarik. Azken bidaiak, berriz, Zaisan 22:00etan eta Ospitalean 22:30etan irtengo diren autobusekin egingo dira.

Bestetik, L2 linearen zerbitzua %33 murriztuko da eta, ondorioz, astelehenetik ostiralera linea horretako autobusek 30 minutuko maiztasuna izango dute. Goizeko lehen irteera San Juan plazan eta Suhiltzaileetan goizeko 6:00etan egingo da, Txingudira doan lehen autobusa goizeko 8:00etan aterako den bitartean. Azken zerbitzuak berriz, San Juan eta Txingudi merkataritza gunearen kasuan gaueko 22:30etan aterako diren autobusak izango dira eta suhiltzaileetan, berriz, 22:00etako autobusa. Igande eta jaiegunetan, berriz, L2ko autobusak orduro aterako dira. Kasu honetan, goizeko lehen irteerak San Juan plazan goizeko 7:00tan eta suhiltzaileetan 7:30etan egingo dira. Azken bidaiak, 22:00etan San Juan plazan eta 21:30etan suhiltzaileetatik abiatuko dira.

Hortaz gain, L3 eta L4 lineetan ez da aldaketarik egingo eta ohiko zerbitzua mantenduko da. Gainera, hiriko autobus zerbitzuaren garbiketan eta erabileran neurri berriak hartu dira erbailtzaile eta langileen segurtasuna bermatzeko, autobusak maizago garbitzeaz gainera. Horrela, erabiltzaileak autobusaren atzeko atetik sartuko dira, bidaiak soilik Mugi txartelaren bitartez ordaindu ahalko dira eta ez da gaueko zerbitzurik egongo.

Taxi-bus zerbitzua

Udal Gobernuak adostutako beste neurri bat taxi-bus zerbitzua hiri osoko 65 urtetik gorako edo menpekotasunen bat duten pertsonentzat irekitzea izan da. Zerbitzuko erbailtzaileek Mugi txartelako prezioetan oinarritutako tarifak ordainduko dituzte zerbitzu hau erabiltzeagatik Ospitalera edo anbulategietara joateko bidaietan. Erreserbak ordu bateko aurrerapenarekin egin beharko dira goizeko 6:00etatik gaueko 22:30ak arte 943 63 33 06 telefono zenbakira deituz.

TAO zerbitzua

Alarma egoerak iraun bitartean TAO zerbitzua bertan behera geldituko da martxoaren 16tik aurrera.

Zamaketa guneak

Hiriko zamaketa gune guztiek 24 orduz indarrean egongo dira alarma egoera mantendu bitartean supermerkatu eta saltokien orniketa errazteko asmoz. Hortaz, gune hauetan ezingo da ibilgailu pribaturik aparkatu.

CBA liburutegiko maileguak

CBA liburutegiaren aldi baterako itxieraren ondorioz, mailegu guztiak martxoaren31ra arte luzatuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude