Irungo Udaleko Ongizate arloak jakinarazi duenez adineko pertsonentzako lokalen ateak ireki dira berri, beti ere, Covid-19aren krisialdiaren dela eta ezarritako erabilera murriztapen eta segurtasun neurri guztiak betez.
Cristina Laborda Ongizate arloko ordezkariak adierazi duenez, “kontu handiz, adineko pertsonentzako lokalak normaltasuna berreskuratuz doaz. Hartu beharreko neurriak errespetatuz, baliabide hauek zeregin garrantzitsua burutzen dute, kolektibo honen isolamendua saihestuz. Izan ere, pandemian zehar kolektibo honek isolamendua bezalako arriskuak gainditu behar izan ditu”.
Era honetan, Luis Mariano eta Irasoko zentro sozialak eta San Miguel, Behobia, Palmera-Montero, Anaka-Puiana, Lekaenea eta Belaskoeneako adineko pertsonentzako lokalak zabalik daude. Lokalen irekierarekin, espazio hauetako erabiltzaileei zuzendutako ekintzak berreskuratuko dira, hala nola, taberna-jatetxe zerbitzua edo udal zein elkarteen arreta eta dinamizazio programak.
Ekintzak osasun agintariek markatutako segurtasun neurri guztiak errespetatuz egingo dira. Zentroetan hartuko diren murriztapen neurri orokorrak maskararen erabilera derrigorrezkoa, pertsonen arteko distantzia errespetatzeko beharra, eskuen higiene egokia mantentzeko gomendioa eta edukiera murriztuak izango dira. Zehazki, antolatutako ekintzetan 10 pertsonek parte hartu ahalko dute gehienez, jarduera zuzentzen duen pertsona barne.
Ile-apaindegi, kiromasaje eta podologia zerbitzuak martxan egon dira uda osoan zehar, aurretiazko hitzordua hartzea beharrezkoa bazen ere. Gainontzeko segurtasun neurri guztiak errespetatzeaz gainera, azken betebehar hau bere horretan mantenduko da aurrerantzean ere.