Gizarte Ongizateko Arloak jakinarazi duenez, ostiral honetan, ekainak 26, San Migel, Palmera-Montero, Anaka-Puiana, Belaskoenea eta Behobiako adinekoentzako lokalak berriro zabalduko dira.
Ordutegia betikoa izango da: astelehenetik larunbatera 16:00etatik 20:00etara bitartekoa. Lokal bakoitzeko toki kopurua murriztuko da, eta Covid-19aren aurkako prebentzio neurriak errespetatu beharko dira, hala nola maskara nahitaez erabiltzea, distantzia gordetzea eta eskuak ondo garbitzea. Bazkariak eta dantzaldiak, berriz, debekatuta egong