Udaltzaingoak jakinarazi nahi du ekainaren 27tik, larunbatetik, aurrera Urdanibia plazatik Larreaundi auzorako sarrera debekatuta egongo dela, azoka dagoen egunetan. Orain arte, larunbat goizetan, Santa Elena eta Eguzkitzaldea kaleen arteko biraketa moztuta zegoenez, Larreaundirako noranzkoan zihoazen ibilgailu guztiek plaza inguratu behar izaten zuten Euskaltegiaren atzealdetik irteteko.
Covid 19a saihesteko azoka egunetan ezarritako neurriez gain; plazara sartzeko sarrera eta irteera desberdinak, edukiera mugatua distantziak gordetzeko… azokara doazenen ibilbideak antolatu dira. Horrela, pertsonak elkarren artean gurutzatzea saihestu nahi da eta jende-pilaketak sor ez daitezen. Ondorioz, segurtasuna bermatzeko, Peña, Larretxiki eta Kontrakale kaleekin perpendikularrean dagoen
galtzadaren zatia moztu egingo da trafikoarentzat.
Larreaundira sarrera larunbat goizetan, ohi bezala, Euskal Herria edo Prudencia Arbide hiribidetik egin daiteke.Neurria aldez aurretik Larreaundi eta Alde Zaharra-San Juaneko bizilagunen elkarteekin hitz eginda hartu da.