2020ko asfaltatze kanpaina bukatu da, aurtengoa hastear dela

Obretako Arloak jakinarazi duenez, egun hauetan bukatu da azken asfaltatze kanpaina, eta, haren barruan, hiri osoko 30 bat kale asfaltatu dira. Hain zuzen ere, 2020ko kanpaina da bukatu berri dena, alarma egoeraren ondorioz atzeratu egin baitzen: aurreko asteetan, azken jarduketak egin dira; inguruan beste lan batzuk egiten ari zirela-eta egiteko geratu zirenak.

Kale hauek asfaltatu dira:

  • Letxunborro
  • Andrearriaga
  • Luis Mari Tolosa
  • Julián Gayarre
  • Lekuona Misiolaria
  • Siutseko igoera
  • Bizkaia
  • GI-636 errepidearen azpiko pasabidea – Urdanibia hotela
  • Larrugin
  • Luis de Uranzu
  • Arantzateko Jauna
  • Policarpo Baltzola
  • Eguzkitzaldea
  • César Figuerido
  • María Juncal Labandibar
  • Atalaia hoteleko biribilguneko sarrera
  • Zubiaurre
  • Antxotxipi (ZAISA III)
  • Eskualdeko ospitaleko autobus geralekua
  • Errotazar
  • Hondarribia
  • Araso industrialdeko irteera
  • Anakako biribilgunea
  • Gorostiaga
  • Anaka
  • Udaltzaingoak Meakan bide heziketarako duen esparrua
  • Olako bidegorria
  • GI-3452 (erreka bazterra)
  • Estebenea ingurua

Hobekuntza lan guztiak egiteko aurrekontua 709.877,54 eurokoa izan da, eta epea, sei hilabetekoa. Asfaltia SL enpresa arduratu da lanez.

Hurrengo kanpaina, martxan

Aste honetan bertan, Tokiko Gobernu Batzarrak beste asfaltatze kanpaina bat onartuko du. Enpresa berari esleituko zaio, 300.000 euroan, eta, sei hilabetean, Colón ibilbidea, Nafarroa hiribidea eta Darío Regoyos kalea asfaltatuko dira.

Ondoren, azken kreditu aldaketaren esparruan onartu ziren 400.000 euroei esker, 2021eko kanpainaren bigarren zatia eramango da aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude