Atzo, abuztuak 9, astelehena, gaueko bederatzi eta erdietan, 17 pertsona bertaratu ziren Lapuriturri-Erlaitz informazio gunera, Irungo Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak kudeatua, eta bizikidetza-unitateen taldeetan banatuta. Aranzadi Elkarteko Alberto Castrilloren eta Eduardo Ganuzaren eskutik, zeruko konstelazioak, unibertsoaren jakintza eta zeruaren ezagutza ezagutu ahal izan genituen. Teleskopioaren laguntzarekin, Jupiterren sateliteak eta Saturnoren eraztunek poza eman ziguten, eta baita ere zeru osoa, esne bidea eta konstelazio sorrera ikusi ahal izan genuelako gau ilun eta zoragarri batean. Bertaratu zirenak izar iheslariei desioak eskatzeko izateaz gain galdera zaparradari azalpen bikainen bitartez erantzuna eman zitzaion