Martxan dira berriro 2025eko maiatzean amaitzea espero diren Emigrazio eraikineko lanak

Irungo Udalak IRUNVIko Administrazio Kontseiluaren bidez jakinarazi duenez, berriro martxan dira Emigrazioko eraikineko lanak. Kontratua Iparragirre Eraikuntza Lanak SL enpresari esleitu zitzaion, 3.546.305,76 euroan, BEZa barne, eta lanek sei hilabete iraungo dute, 2025eko maiatzera arte.

Irungo Udaletik adierazi dutenez, “obra oso ona da hiriarentzat eta, bereziki, San Miguel-Anaka inguruarentzat”. Proiektua inguru horretan espero hastear den iraultzaren parte izango da, izan ere, denborarekin, batetik, eraikinak eta, bestetik, Vía Irun eremuak eta San Miguel-Anaka inguruak bat egingo dute, eta horrek askotariko hobekuntza eta zerbitzuak ekarriko dizkie auzotarrei.

Lanek geldi egon behar izan dute denboraldi batean, bi arrazoi zirela medio: kanpoko patioko urbanizazio proiektua aldatu behar izan zen; bestetik, barneko proiektua egokitzeko kontratua aldatu egin behar izan zen ere, Lanbideren ateratzea itxoiten den bitartean. Lanak joan den hilabetearen bukaeran jarri ziren martxan berriro, behin IRUNVIko Administrazio Kontseiluak kontratuen aldaketa onartuta.

Lanak

Eraikina auzoarentzako ekipamendu soziala bilakatuko da, eta auzorako oso erabilera garrantzitsuak izango ditu: adinekoentzako lokal bat, Haurtxoko bat, liburutegi bat eta auzo elkartearen egoitza bat.

Eraikinaren inguru osoa berrurbanizatzeko lanak martxan berriz jartze honekin bat dator. Hauek Anaka eta Basurko kaleetan jardutean datza, non irisgarritasun hobekuntzak gehitu dira, espaloiak egokituz eta bide-zoruak berrituz oinezkoentzako lehentasuna ezarriz. Lanak 443.375,16 eurogatik esleitu ziren eta 2025eko lehenengo lauhilekoan zehar jarriko dira martxan 6 hilabeteko epearekin.

Eraikin berezia

Alejandro de la Sota arkitektoak diseinatu zuen eraikina, José María Iturriaga arkitektoarekin elkarlanean, eta 1963an bukatu ziren eraikuntza lanak, Espainiako Emigrazio Institutuaren ardurapean. 1990eko hamarkadaren hasierara arte erabili zen eraikina. Eraikinaren berezko berezitasuna dela eta, haren izaerari eustea da helburua, eta, horregatik, kontu handiz egin behar dira birgaitze lanak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude