Irungo Udalak jakinarazi duenez udalaren informatika-sarean egingo diren mantentze-lanen ondorioz, udal-zerbitzu batzuk etendurak izango dituzte azaroaren 7an, asteartean, 16:00etatik aurrera.
Hauek izango dira kalteak izango dituzten udal zerbitzuak:
- Herritarrentzako Arreta Zerbitzua itxita egongo da.
- Autotramitaziorako terminalak zerbitzuz kanpo egongo dira.
- irun.org webgunea eta Udalaren online izapidetzeko egoitza elektronikoa ere zerbitzutik kanpo egongo dira mantentze-lanak egiten diren bitartean.
- Parke eta plazetako WiFi zerbitzu publikoak ere zerbitzuz kanpo egongo dira.
- Administrazio- eta kudeaketa-zerbitzuak aldi baterako etenda egongo dira Udaltzaingoan, Oiasso Museoan eta Bidasoa biziriken. Zerbitzu horietakoren bat behar izanez gero, gune horietara jo daiteke informazio gehiago lortzeko.
- Udal-kiroldegietako administrazio-zerbitzuetan eragina izango duen arren, ohiko jarduerari eutsiko diote instalazio guztietan, bai eta horietarako sarbidean eta BPXPORT APP bidezko arretan ere.
Herritarrei arreta emateko 010 telefonoa eta Udaltzaingoaren 092 telefonoa martxan egongo dira.