Irungo Udaleko Gazteria arloko Asexora-T eta Konekta zerbitzuek Bingo Pikantea antolatu dute abenduaren 28ko, larunbateko, arratsalderako. Arratsaldean zehar gazteei zuzendutako hainbat ekintza egingo dituzte Urdanibia plaza inguruan. Antolatzaileek arratsalde dibertigarri bat pasa eta sari bihurri batzuk eramateko gonbidapena luzatu dute.
Antolatutako ekintzak
Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Dancehall Masterclass-a eskainiko du AYVEE-k. Andrea Vitoria tolosarrak Dancehall-eko masterclass bat eskainiko du, berotzen hasi eta Bingo Pikantea energiaz hartzeko.
Arratsaldeko 19:30ean Bingo Pikantea hasiko da. Kartoiak eta bingo bertsio lotsagabeenaz gozatzeko unea izango da.
Azkenik, 21:00etatik aurrera, DJ Trotik, Donostiako GU diskotekako DJ ospetsuenak, jaiari amaiera emateaz arduratuko da.



