Konekta zerbitzuak belarritako tailerra antolatu du abenduaren 23rako

Konekta zerbitzuak, GazteARTEan bitartez, belarritako tailerra antolatu du abenduaren 23rako, datorren, astelehenerako. Tailerra Martindozenea gaztelekuan egingo da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. 16 eta 25 urte arteko gazteek doako tailer honetaz gozatzeko aukera izango dute.

Helena Benet Irungo gazte artistak zuzendutako tailerra izango da eta parte-hartzaileek beren belarritakoak sortzeko aukera izango dute. Tailerrean parte hartzeko, izen-emate orria betetzea eta whatsapp-ez (656794372) edo mezu baten bidez (konekta@irun.org) bidaltzea beharrezkoa izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude