Obra arloak aste honetan zehar Asfaltatze Kanpainaren barruan egingo diren lanak jakinarazi ditu. Aste honetako asfaltatze lanak Anaka kalean, César Figuerido eta Anakako biribilgunean egingo dira.
Asteazken honetan, otsailaren 10ean, asfaltatze lanak hasiko dira Anaka kalean, Julian Gayarre eta Aiako Harria kaleen artean. Lanak egiteko, zirkulazio-errei bat okupatzea beharrezkoa izango da. Jaitsierako noranzkoan, erdialderako noranzkoan, zirkulazioak ez du inolako desbideratzerik izango. Aldiz, bai gorako noranzkoko ibilgailuei zein Jaizkibel kaletik sartzen direnei, debekatu egingo zaie Anaka kaletik igotzea, eta Julian Gayarre kaletik desbideratuko dira. Hain zuzen ere, obrak amaitu bitartean Julian Gayarre kalearen noranzkoa aldatu da. Aiako Harria kalera Anaka kalearen jaitsieratik sartuko da. Lanen iraupena astebetekoa izango da.
César Figuerido eta Anakako biribilgunea
Halaber, trafikoan ahalik eta eragin txikiena izan dezate, gaueko ordutegian lanak egingo direla jakinarazten da. Gaueko lan horiek astelehen honetan bertan egingo dira Burniola eta Aldabe mendiak lotzen dituen biribilgunean. Asteartetik asteazkenerako gauean, berriz, Cesar Figuerido kalearen zatia, Artigako Ibilbidearen eta Zurbaran kalearen artean.