Otsailaren 20an Susana Zaldivarrek tailerra eskainiko du Irungo Marrazketa eta Pintura Udal Akademian. Tailerra bi zatitan banatuko da: lehengo zatian artistak bere lanak erakutsiko ditu eta bigarrenean, berriz, parte-hartzaileek artistaren jarraibideak jarraituz lan praktiko bat egingo dute.
Otsailaren 20ko tailerra goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara luzatuko da. Tailerrean parte hartzeko izen-ematea otsailaren 9tik 15era bitarte egin beharko da, pinturamargoa@irun.org helbide-elektronikora mezu bat bidaliz edo 606220417 zein 695752994 telefono-zenbakietara deituz. Tailerrak 21,60 euroko prezioa izango du.
Tailerra COVID-19aren zabalpena ekiditeko indarrean dauden segurtasun neurri guztiak errespetatuz egingo da. Edukiera 13 pertsonetara mugatuta egongo da eta parte-hartzaileak izen-emate hurrenkeraren arabera aukeratuko dira. Era berean, parte-hartzaileek haien marrazketa material propioak (margoak eta paperak) erabili beharko dituzte.
Irakaslearen profila
Susana Zaldivar 1963. urtean Donostian jaio zen eta Arte-Ederretan lizentziatua dago Madrilgo Unibertsitate Konplutensearengatik, Pintura eta grabatu (1991) eta Arte Aplikatuak eta Lanbide Artistikoak Ilustrazioa espezialitatean (1987). 1991n Hondarribira lekualdatu zen eta bere bizitza profesionala hasi zuen bere estudio-tailerraren (erakusketak eta lehiaketak) eta eskolen artean, Arrecubieta diseinu eskolan, ondoren Kunsthal Irun bihurtu zena, eta orain IED Kunsthal Bilbao, Pintura, marrazketa artistikoa, teknikak eta kolorearen teoria, grabatu kalkografikoa, Diseinuaren oinarriak, Anatomia Artistikoa, irudikapen sistemak eta abar irakasten.
Bere lanak erretratua, irudia (ia beti emakumezkoa), natura hilak eta paisaia ditu ardatz, betiere gene komun batekin: kolore-proportzioen eta kontrasteen jolasa, marrazketa-trazuak eta planoak sistema diedrikoa balitz bezala eraitsiz espazioa irudikatzeko modua. Batez ere, mihise gaineko olio-pintura lantzen du. Collagea, akuarelak, akrilikoa, pastela, argizariak eta paper gaineko mistoak ere landu ditu.