Bihartik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoko taberna zein jatetxeak zabalduko dira. Auzitegi Nagusiaren aurrean ostalariek aurkeztutako helegitearen harira hartutako erabaki da. Horrela, gune gorrian egon arren, erkidego osoko ostalaritza zerbitzuak zabaltzea baimentzen da.
Besteak beste, Irun eremu gorrian jarraitzen du. Gaur, otsailaren 9an, asteartean, argitaratutako datuen arabera Irunek 692,60ko tasa du, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatuaren arabera, 500eko intzidentzia-tasa gaindituz. Hala ere, gaur eguerdian Auzitegi Nagusiak jakinarazitako erabakiaren arabera, bihartik aurrera hiriko ostalaritza establezimenduak berriro martxan jarri ahalko dira.
Helegitea Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Ostalarien elkarteengatik aurkeztua izan da, auziaren muina ikertu bitartean, Eusko Jaurlaritzak onartutako kautelazko neurria bertan behera gelditu da.
EAEko ostalaritza guztiaren irekiera baimendu arren, taberna eta jatetxeek indarrean dauden murriztapen neurriak bete beharko dituzte. Hau da, establezimenduak goizeko 6:00etatik aurrera ireki eta gaueko 20:00etan beranduenez itxi beharko dira. Gehieneko edukiera, berriz, %50koa izango da. Gainera, pertsonen artean metro eta erdiko distantzia gordetzen dela errespetatu beharko da, zutik edo barran kontsumitzea debekatuta egongo den bitartez.
Denok Bat
Atzo “Denok bat” izenaren azpian Irungo ostalariek sortutako ostalaritza elkarte berria aurkeztu zen. Elkarteak jada hiriko 40 taberna eta jatetxek osatzen duten eta hiriko ostalaritza sustatzeko ekimen bateratutik sortu da. Era berean, COVID-19ak eragindako krisialdiaren kudeaketan laguntzeko asmoz sortutako elkartea da, hiriko ostalariak batu, neurri berriak jakinarazi eta aho batez Irungo ostalarien ahotsa biltzeko.