Trikuharri elkarteak diru-bilketa abiatu du “M” film laburra ekoiztu ahal izateko

Trikuharri elkarte soziokulturalak “crowfounding” kanpaina abiatu du “M” film laburra ekoiztu ahal izateko. Film laburraren ardatzak mitologia eta ingurumena izango dira. Diru-ekarpenak esteka hau jarraituz egin daitezke.

M “funtsezko hiru zati dituen proiektua da, hau da, Mari eta bere izaki magikoak kontatzen dituen ipuina, “M” film laburra eta Mariren hitzaldiak izena daraman hezkuntza-jarduera. Zehazki, “M” proiektuaren bitartez euskal kultura sustatzea bilatzen du elkarteak,euskal mitologiari eta ingurumenari buruzko kontzientziazio eta hezkuntza film laburraren sorreraren bitartez.

Hiru jarduera horiek gazteei zuzenduta daude, eta modu dibertigarri eta dinamikoan ulertarazi nahi zaie ez dagoela “B” planetarik, eta daukagunaz elikatu behar dugula, bai kulturalki bai fisikoki. Txemi M. Artola idazlearen eskutik, “La maldición de Herensuge” ipuinaren sortzailearen eskutik, “Mari eta bere izaki magikoak” ipuinaren kontakizuna sortzen da. Horretan oinarritzen da elkartearen proiektu osoa.

Hiru jarduerak euskaraz egingo dira (ipuin elebiduna, film laburra euskaraz eta azpitituluak gaztelaniaz, antzerkia – Ipuin kontaketa: euskaraz.)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude