Super Amara Gabonetako Krosa lasterketa bertan behera gelditu da

Gabonetako KrosaSuper Amara Bidasoa Atletiko Taldeak, “Super Amara Gabonetako Krosa” eta “Super Amara Gabonetako Krosa txiki” kirol-proben antolatzaile gisa lasterketen 2020ko edizioa bertan behera uztea erabaki du. Proba abenduaren 19an egitea aurreikusia zegoen, baina, zuzendaritza batzordeak momentuko osasun larrialdi egoera dela eta, probra bertan behera utzi du.

Antolatzaileek azken hilabeteetan egungo egoerara egokitutako araudia eta protokoloak sortzeko lan gogorra egin dute, probako parte-hartzaile zein ikusleen segurtasuna lehenetsiz. Dena dela, klubeko zuzendaritza batzordeak jakinarazi duenez, ez horrelako txapelketa bat antolatzeko une egokia. Super Amara BAT-eko Zuzendaritza Batzordeak eragindako eragozpenengatik barkamena eskatu du eta irakurleen ulermena eskertuz amaitu du komunikatua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude