Irungo Udalak espazio seguruak sortuko ditu adineko pertsonentzako egoitzen kanpoaldean

Ama Xantalen, CASER Anaka eta Gurutze Gorriak datozen asteetan zehar egoiliar eta baimendutako senideentzat erreserbatutako espazioak izango dituzte

Gipuzkoako Foru Aldundiak asteazken arratsaldean egoitzetako adinerako pertsonen bisitekin lotuta jakinarazitako neurri berrien harira, Irungo udala egoiliar eta baimendutako senideentzako egoitzen kanpoaldean espazio seguruak sortzeko lanean ari da.

Irunen kasuan, neurri berezi hauek CASER Anaka, Gurutze Gorria eta Ama Xantalen egoitzen kanpoaldean hartuko dira. Kasu bakoitzean eremu zehatz bat hesituko da, oinezkoekin kontaktuan dauden guneetan hesi bikoitza jarriko delarik (hesi altua eta hesi baxua 2 metrotako tartearekin). Era horretan, egoitzen perimetroa mugatu nahi da, egoiliar eta baimendutako senideei erreserbatuta egongo den espazio bat sortzeko.

Zehazki, hauek izango dira egoitza bakoitzaren kasuan hartuko diren neurriak:

CASER Anaka

Egoitza inguratzen duen espaloi guztia helburu horrekin mugatzea da helburua, Anakako egoitzaren sarbideko eremua barne, eraikinaren kanpoaldean kokatutako eserlekuekin. Hortaz, gainontzeko oinezkoa Anaka, Blas de Lezo, Pio Bixente eta Bartolomé de Urdinsoro espaloiak erabiliz mugitu beharko dira eremu horretatik. Gainera, Bartolomé de Urdinsoroko aparkaleku eremua ere erabiltzea beharrezkoa izango da. Neurri hauek datorren asteko astearte edo asteazkenean indarrean jarriko direla uste da, eguraldiaren arabera, izan ere, aldi baterako bi zebrabide margotzea beharrezkoa izango baita.

Gurutze Gorriaren egoitza

Lezo kaleko erdiguneko espazioa egokituko da, egoiliarrek bi bideen artean kokatutako egonaldi gunea erabili ahal izateko.

Ama Xantalen egoitza

Eraikinaren aurrean kokatutako lorategi-eremua egokituko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude