Artaleku kiroldegiko igerilekua berriro ireki da

Irungo Udaleko Kirol arloak jakinarazi duenez Artalekuko igerilekua berriro ireki da gaur, uztailaren 2an. Alarma Egoeraren ostean kiroldegietako zerbitzuak pixkanaka irekitzeko neurrien barnean, igerilekuan martxan zeuden lanak amaitu ostean iragarri da Artalekuko igerilekuaren irekiera. Artaleku eta Azken Portuko gainontzeko kirol ekipamenduekin gertatzen den bezala, Covid-19aren zabalpena ekiditeko neurrien ondorioz, instalakuntzen erabilera  eta edukiera mugatua egongo da.

Igerilekua erabili nahi duten pertsona guztiek Timp aplikazioaren bitartez hitzordua erreserbatu beharko dute. Horretarako, aplikazioa deskargatu ostean, kiroldegiko abonatuek haien erreserbak kudeatu ahalko dituzte. Gainera, aukeratutako orduan eskeinitako tokiak beteta egonez gero, erabiltzaileak itxarote-zerrendan izena emateko aukera izango du eta tokiren bat libre gelditzekotan, erabiltzaileari abisua pasako zaio.

Kiroldegiko hitzorduak erreserbatzeko aplikazio honen erabilera gomendatzen den arren, aplikazioa erabiltzeko aukerarik ez duten pertsonek honako telefono hauetara deitu dezakete kiroldegiko hitzorduak erreserbatzeko: Artaleku 943 505757 eta Azken Portu 943 505780.

Arau eta gomendioak

Gogoratu beharra dago instalakuntzen erabilera mugatua egongo dela, hau da, gimnasioak ordu eta laurdenez erabili ahalko dira, igerilekuak 45 minutuz erabili ahalko diren bitartean. Hortaz gain, txanda bakoitzeko garbiketa eta desinfekzio lanak indartuko dira.

Erabiltzaileek kiroldegiko sarrera gel hidroalkoholikoa erabilgarri izango dute. Gainera, erabiltzaileek toalla pertsonala erabiltzea eta pertsonen arteko bi metrotako distantzia errespetatzea derrigorrezkoa izango da. Era berean, kirola egiten den bitartean maskararen erabilera derrigorrezkoa izan ez arren, kiroldegiko korrridore eta bestelako espazioetan maskara erabiltzea beharrezkoa izango da. Aldagelen edukiera mugatuta dagoenez eta dutxak erabiltzea debekatuta dagoenez, kiroldegira zuzenean kirol arroparekin aldatuta joatea gomendatzen da. Horrela, sauna, spa eta bestelako zerbitzuak momentuz itxita jarraituko dute hiriko bi kiroldegietan.

Kiroldegiak erabiltzeko arau eta gomendioak Irungo Udalaren Kirol arloaren webgunean kontsultatu ahalko dira.Kiroldegien irekiera ordutegiak ondorengoak izango dira: Artaleku astelehenetik ostiralera 7:00etatik 22:00etara, larunbatetan 7:00etatik 21:00etara eta igande zein jaiegunetan 9:00etatik 14:00etara. Azken Portu, berriz, astelehenetik ostiralera arte lanegunetan 7:00etatik 22:00etara, larunbatetan 8:00etatik 22:00etara eta igande zein jaiegunetan 9:00etatik 14:00etara.

Hortaz gain, gogoratzekoa da ekainaren 20-21eko asteburutik, udako ordutegiarekin lan egiten dela. Udako ordutegiaren aldaketa bakarra larunbatetan kiroldegien irekiera ordutegia 8:00etatik 20:00etara bitartekoa dela da. Gainera, uztaileko igandeetan zehar Artalekuko kiroldegia itxita egongo da eta abuztuko igandeetan, ordez, Azken Portu izango da itxita egongo dena. Berrikuntza gisa, iraileko hilabete osoan zehar igerilekuak irekita egongo dira, normalean 15 egunez instalakuntza mantentze lanak egiteko ixten diren arren, aurten lan horiek igerilekuak berriro ireki aurretik egin baitira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude