Bide Publikoko Arloak jakinarazi duenez, bideetako zuloak betetzeko lanak hasi dira hiri osoan barrena. Aurtengo kanpainari jarraipena ematen dion blokea da, hiritarren kexa edo iradokizunei erantzunez egingo den lanak biltzen dituena. Gainera, zerbitzu teknikoek eta mantentze zerbitzuek identifikatutako beste gune batzuk ere konponduko dira.
Jon Ugarte ordezkariak azaldu duenez, “hiritarrek Hiritarrentzako Arreta Zerbitzuak jartzen dituen bideetatik helarazten dizkiguten abisuak oso lagungarriak dira jarduketak programatzeko, hala nola Udalak bideetako zuloak betetzeko aldizka programatzen dituen lanak. Baliteke hain erakargarriak ez izatea, baina oinarrizkoak eta garrantzitsuak dira, askotan mugikortasun- edo irisgarritasun-arazoak dituzten auzotarrei eguneroko arazoak konpontzea izan daitekeelako”.
Hogei puntu inguru
Arloak nabarmendu duenez, horrelako lanak bide publikoa egoera onean mantentzeko lan ildoetako bat dira, eta beste kanpaina batzuk osatzen dituzte, hala nola asfaltatze kanpainak (Aste honetan, Tokiko Gobernu Batzarrak beste bat onartu du) edo oztopo arkitektonikoak kentzeko kanpainak, baita mantentze zerbitzuaren errepaso lanak ere.
Aurten Arloak 121.000 euroko aurrekontua izango du urteko kanpaina osorako; hil honetan martxan jarri den bloke honetarako, Irungo auzo askotako hogei puntu zehatz aukeratu dira. Batzuk jada egin dira eta beste batzuk datozen egunetan egingo dira. Kaleen zerrenda honakoa da, kontutan izanik, jarduketak elkarren arteko gertutasunagatik multzokatu direla:
- Gabiria, Bidaurre-Ureder Poligonoak. Egina dago.
- Zaisa III, Blaia eta Ibarla-Meaka (Gaspar Montes Iturrioz) errepidea. Egina dago.
- Dario de Regoyos (egina dago) Berroeta Pintorea kalearekin eta Nafarroa hiribidearekin bidegurutzean (bi gunetan)
- Eguzkitzaldea, Francisco de Gainza, Perujaran.
- Gipuzkoa hiribidea, Serapio Mujika, Elizatxo hiribidea (Aduna kaleko biribilgunearen ondoan)
- Geltoki kalea, Javier Esteban Indar kalea.
- Jaizkibel kalea, Auzolan kalea, Araba kalea
- Elizatxo hiribidea (Irun kafearen atzeko aldea), Jaizubia Hiribidea.
Lanak gauzatzeko epea bi astekoa izango da gutxi gorabehera.