Lapuriturri informazio-puntuan antolatutako narrasti eta anfibioen inguruko irteerarako izena-ematea zabalik dago

Irungo Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak kudeatzen duten Lapuriturriko informazio puntuak aurtengo hirugarren irteera eskainiko du. Datorren uztailaren 11an, larunbata, narrasti eta anfibioen inguruko ezagutza handitzeko hitzordua antolatu  da.

Goizeko 10:00etan Aranzadi Zientzia Elkartearen aditu baten eskutik naturaren ezagutza handitzeko aukera izango dute parte-hartzaileek, narrasti eta anfibioen munduan murgilduz. Irteeraren hasieran anfibio eta narrastien inguruko zenbait ezaugarri azalduko dira; eta eguraldia lagun izanez gero, igel, apo, uhandre, musker, sugandila edota sugeak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Prebentzio-neurri bereziak hartuko ditugu Covid-19 protokoloaren arabera: familia-unitateen arteko segurtasun-distantziak mantenduko dira. Gel hidroalkoholikoa egongo da parte-hartzaileen eskura informazio-gunean. Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea.

Irteerarako 20 pertsonentzako tokia eskaintzen da. Ekintzako parte-hartzaileak goizeko 10:00etan Lapuriturriko Informazio Puntuan egon beharko dira. Aurretik, ekintzan parte hartzeko interesa duten pertsona guztiek Irungo Udalaren webgunearen biartez edo 010 telefono zenbakira deituz izena eman beharko dute, ostiral honetatik, uztailak 3, uztailaren 8a baino lehen.

Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea.Mendiko arropa eta oinetakoak, ura eta hamaiketakoa eramatea gomendatzen da. Ekimena bertan behera gelditzen bada, ekintzan izena eman duten pertsonek abisua jasoko dute

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude