Euskaraldiaren antolakuntzak “Etxealditik Euskaraldira” ekimena martxan jarri du alarma-egoerak iraun bitarteko konfinamendua aprobetxatzeko. Euskaraldiak Etxealdian zehar, zehazki apirilaren 20tik abenduaren 4era garatuko den ekimenean, etxean eta etxetik ditugun harremanetan hizkuntza portaerak aztertu eta horiek hedatu eta finkatzeko ariketa proposatu du. Horrela, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4era egingo den Euskaraldia prestatzeaz gainera, euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko asmoarekin sortu da ariketa. Irungo Udalak jakinarazi duenez, Etxealditik Euskaraldira ekimenean parte hartuko du.
Etxealditik Euskaraldira ekimenaren barnean Euskara Arloaren bidez, Irungo Udala mezuak botatzen eta etxean egiteko jarduerak proposatzen joango da. #etxealditikeuskaraldira eta #etxealditikeuskarairun traola erabiliz eta @irun_informa, @euskaraldia eta @euskaraldiairun kontuetan egin ahalko da jarraipena: aurreikusi diren proposamenen artean, mahai jokoekin gozatzea; euskarazko filmak ikustea; jatorduetan euskara erabili; sare sozialetan euskara erabiltzea opila jate birtuala antolatu edo egun hauetan lanean ari diren zaintzaile, hornitzaile edo laguntzaileen lana eskertzea proposatu da.
Euskaraldiari buruzko marrazki, bideo eta bertsoak partekatzea… Euskara Arloak idatzi bat bidali die 2018an belarriprest edo ahobizi gisa parte hartu zuten guztiei, ekimenaren berri emateko, eta irundar guztiak animatzen ditu nork ahal duen neurrian etxetik programan parte har dezan eta haren edukiak parteka ditzan.