Zer gertatu zen Irunen orain dela 100 urte?

G38535: Palace hotela, 1936ko sutean erre arte Colón pasealekuan kokatuta egon zena.

Irungo Artxiboaren webgunean 1920. urteko maiatzeko aldizkaririk ageri ez denez, 1918ko maiatzaren 5ean El Bidasoak argitaratutako aldizkaria duela gutxi gorabehera ehun urteko egoera irudikatzeko aproposa izan daiteke ere. “De interés local” izeneko lehen artikuluan gauetan mozkorrek sortutako istilua aipatzen da. Jarraian, Satarkak idatzitako “Ezin du” bertso sorta irakurri daiteke, ondoren, irakurleei aldizkariko “Mostacilla” kolaboratzailea inguratutako polemikaren berri emateko. Hurrengo idatziak, berriz, hiriko musika banda eta tokiko prentsaren egoera aztertzen ditu. Horren ostean, Pepitok udaberria eta emakumeak aipatzen dituen olerki sorta irakur daiteke. “De todo un poco” idatzian, izenburuak azaltzen duenez, Real Unioneko entrenatzaileren eskakizunak, medikuen soldata igoeren eskakizunak edo apirileko hilabetean zehar hirian jaiotako haurren kopuru handiaren berri ematen da, besteak beste.

G40983: Kontzertua 1914ko ekainaren 30ean Zabaltza plazako kioskoan.

Kirol kronikan, estatu mailako futbolean azkenaldian sortutako istiluen inguruko azken nobedadeak argitaratzeaz gainera, joan den igandeko futbol partiduko emaitzak aipatu eta hurrengo partiduko xehetasunak biltzen dira. “Anotaciones de un Chismoso” atalean, ordea, San Pedro eta San Martzial jaien egitarauaren berri izan ezean, egitaraua osatzeko zenbait proposamen luzatzen dira. Hurrengo idatzian asteazkenean Etcheberrek Irungo Bellas Artes antzokian emango duen hitzaldiaren berri ematen da. Aldizkariaren zenbaki honetan “La Popular” txarangak martxan jarritako ekimen berria aipatzen da.

G48962: Pikoketa kalea, ezkerrean “Bellas Artes” zinema-antzokia ageri delarik 1914-1973 urteen artean martxan egon zena.

Juan Jose Iruretagoyenaren heriotzaren xehetasunak azaldu ostean, beste zenbait albiste publikatzen dira aldizkarian, “En el municipio”, “Ecos de sociedad” eta “Hace años…” atal finkoen ostean, aldizkaria azken publizitate orriarekin amaitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude