Gabonetako Krosaren VI. edizioak Irun erdiguneko kaleak zeharkatuko ditu abenduaren 14ean. Aurreko edizioetako 5 Km-tako ibilbidea errepikatuko da, Kasino ingurutik irten eta Luis Marianon kokatutako helmugara iritsiko dira parte-hartzaileak. Lasterketa giroan elkartasunerako tartea izango da aurten ere, dortsalen salmentatik lortutako euro bakoitza Aspargi elkartearen lana lagun-tzeko erabiliko baita. Bidasoa Kirol Elkartea izango da VI. Gabonetako Kroseko aitabitxia. Gainera, arra-tsalde hasieran Gabonetako Krosa Txikia antolatuko da.
Gabonetako Krosaren bitartez Super Amara BAT taldeak urtea kirola praktikatuz amaitzeko aukera eskaintzen du. Gabonetako Krosa urteko azkenaurreko larunbatean antolatu ohi den arren, aurten proba astebete aurreratu da Santo Tomas egunarekin elkartzea saihesteko. Arratsaldeko 16:45etan Zabaltza plaza paretik abiatu eta hiri erdiguneko kaleak zeharkatu ostean, parte hartzaileak Luis Mariano inguruan kokatutako helmugara iritsiko dira. Ibon Muñozek Super Amara BATeko gerente eta zuzendari-teknikoak adierazi du, “Gabonetak Krosa mota guztietako korrikalarientzat pentsatutako proba da”.
Probaren egunera arte lasterketan izena emateko aukera egongo da. Abenduaren 1etik aurrera behin erabiltzeko txipa daraman dortsalak 13 eurotako prezioa izango du eta lasterketaren egunean bertan eskuratuz gero 18 euro. Kirolprobak webgunean izena emateko aukeraz gain, Irungo Leire Sport eta Hondarribiko Papycop dendetan izen-emateak egin ahalko dira.
Izena ematerako orduan beste aukera bat aitabitxi edo amabitxi dortsala eskuratzea da. Hau da, aurreko urteetan Gabonetako Krosan parte hartu ez duen lagun batekin etortzen diren kirolari beteranoiei 5 euro itzuliko zaizkie. Bestetik, taldean parte hartzeko aukera eskain-tzen du antolakuntzak. Horretarako, lasterketan koadrila moduan izena ematea beharrezkoa izango da, 4 pertsonek osatutako talde maskulino, femenino edo mistoetan.
Gabonetako Krosaren VI. edizioan sailkatzen diren lehen 10 parte hartzaile maskulino eta femeninoentzako zein lehen 3 koadrilentzako sari eta garaikurrak banatzeaz gainera, bestelako sariak zozketatuko dira probako parte-hartzaileen artean. Hortaz gain, korrikalariek Zabaltza plaza eta Luis Mariano inguruko tarbenetako baten pintxo banaz gozatzeko txartela jasoko dute.
Dortsalak Super Amara supermerkatuan jaso ahalko dira abenduaren 12 eta 13an arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara eta abenduaren 14eko goizean 9:30etatik 12:00etara. Bestela, dortsalak irteeran jasotzeko aukera egongo da ere. Aurreko urteetan egin bezala, Artaleku kiroldegiko dutxak eta aldagelak erabiltzeko aukera izango dute korrikalariek. Kontsigna, berriz, Santander banke-txearen alboan kokatuko da.
ASPARGI elkartearen esker ona
Gabonetako Krosaren VI. edizioko dortsalen salmentatik lortutako euro solidario bakoitza ASPARGI elkarteak jasoko du dohaintzan. Gipuzkoako Parkinson Elkartea 20 urte inguru daramatza parkison gaixotasuna paraitzen duten pertsona eta horien familiei babesa eskaintzen. Benigno Valin ASPARGI elkarteko ordezkariak adierazi du, “ASPARGI elkartearen jarduera zabaltzen duten ekintza guztiak oso lagungarriak dira guretzat”.
Txikientzako Gabonetako Krosa
Etxeko txikiek lasterketan parte hartzeko aukera izango dute 15:30etatik aurrera Luis Mariano inguran egingo den Gabonetako Krosa Txikian. Izen-ematea doakoa izango da izaera lehiakorrik gabeko proba horretan. Urte batetik gorako eta 13 urte arteko haurren parte hartzea onartzen da eta txikienek gurasoekin batera parte-har-tzeko aukera izango dute. Bost minutuko aldearekin banatutako eta parte hartzaileen adinaren arabera antolatutako 12 txandetan banatuko dira irteerak, adin bakoitzera egokitutako distantziekin.
Gainera, irteera ordua baino 15 minutu lehenago haurrak beroketarako prestatutako eremutik igaro beharko dia BAT taldeko monitoreekin batera luzaketa ariketak egiteko. Ibon Muñozek urtero errepikatzen den zalantza argitu du, hau da, 14 urtetik beherako haurrei Gabonetako Krosa Txikian parte hartzea gomendatzen zaiela lasterketa nagusian parte hartu ordez. Izan ere, BATeko antolatzaileen arabera proba horretako denbora eta distantziak egokiagoak dira adin tarte horietarako.