Santiagotarrak kirol elkarteko aulki mugikorreko taldeak abenduaren 18an Bidasoako uretan denboraldia hasiko du

Datorren larunbatean abenduaren 18an 14:00tatik aurrera Santiagotarrak KE-BMko aulki mugikorreko taldeak denboraldiko Bidasoako lehenengo jaitsieran parte hartuko du.

Infantilak eta kadeteak diren arraunlariak 4000 metrotako erloju kontrakoan lehiatuko dira. Minutu bateko desberdintasunarekin aterako dira Behobiako zubitik helmuga Hondarribiko “puntalean” izanez. Jubenilak eta seniorrak berriz 6000 metroko erlojuz kontrakoan partehartuko dute. Eta kasu honetan “Punttas”etik aterata Hondarribiko “puntaleraino”ko ibilbidea egin beharko dute. Azken kategoria hauetan ere irteera minuturo burutuko da.

Gipuzkoako aulki mugikorreko ligaren hasiera emango du Bidasoako lehenengo jatsiera honek baina urtarrilerako beste bi daude programaturik, lehenengoa 15ean eta azkena 29an. Estropada hau Arrauneko Euskal Federazioak antolatzen duen jaitsieren ligarako puntuagarria izango da ere.

Santiagotarrak KE-BM aulki mugikorreko taldetik 57 kirolarik parte hartuko dute, guztira 24 arrainontzia osatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude