Recicla Birziklatu elkarteak zigarro-mutxikinak biltzeko egitasmoa martxan jarri du. Abenduaren 18an, larunbatean, goizeko 9:30etan Irungo San Juan plazan bilduko dira eta asmoa inguruan topatzen dituzte zigarro-puntak biltzea da.
Elkartea zigarrokinak lurrera botatzeak dakarren arazo handia ikusarazteko proiektu bat lantzen ari da, munduko keinurik normalena balitz bezala. Horregatik, Recicla Birziklatuk arazo hau konpontzeko zerbait egin nahi duen orori larunbaterako antolatutako bilketan parte hartzeko deia egin dio. Ekintzan parte hartu nahi duten horiek Recicla Birziklatu elkarteko kideekin harremanetan jarri beharko dira.